Goizueta Nafarroako Iparraldean dago kokatua, Gipuzkoarekin mugan. 760 biztanleko herri ttikia, azaleraz Nafarroako herri handienetakoa dugu.
Bere mendi, ibai eta basoek izaera berezia ematen diote herriari, naturaz gozatzea gustuko duen edonorentzat derrigorrezko bisita bihurtu delarik.
NOLA IRITSI
Nafarroatik: A-15 autobidea hartu Donostiako noranzkoan. Leitzako irteera hartu eta Leitzako errotondan Goizuetako irteera hartu eta N-170 errepidea jarraitu. 5 km-tara, Basa Kabin, NA-4150 errepidea (Goizuetako errepidea hartu).
Gipuzkoatik: Urumeako autobian (Donostia-Andoain) 166. irteera hartu eta lehenbiziko errotondoan Goizuetako irteera hartu GI-3410 errepidea jarraituz.
Kurbaz betetako karretera honek xarma berezia du bere txoko, zuhaitz eta koloreei esker. Gidatzea gustuko dutenentzat ezagutu beharreko bidea.
HERRIA

MENDIA
Liluraturik utziko zaituzte Goizuetako mendiek. Bertako basoetan murgilduta, ur jauziak, landare mota desberdinak eta irudikatu ezinezko txoko magikoak topatuko dituzu.

Aitasemegiko ibilbide megalitikoak 7,7 km ditu eta 33 monumentu megalitiko aurkituko ditugu bertan.
![]() |
Harrespila edo mairubaratza |
Alkasoaldeko ibilbideak 8,7km-ko luzera du eta 55 monumentu megalitiko baino gehiago ikus daitezke, tartean Añoneko trikuharria 5000 urte baino gehiagorekin.
URA
Europako toki hezeenetako izaki, urak ezinbesteko garrantzia du Goizuetan. Urumea ibaiak hainbat eta hainbat burdinola martxan izan zituen duela urte batzurarte. Zubi ikusgarriak, iturriak, urjauziak...
Donostia urez asetzen duen Añarbe urtegia ere Goizuetatik gertu dago, Aranoko lurretan. 1976an sortutako urtegi honek 201 hektareako azalera du, 44 hektometro3-ko edukierarekin.
Toki paregabea dabizikletaz itzuli polit bat emateko.
![]() |
Añarbe urtegia |
![]() |
Iberoko putzua |
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Utzi zure iruzkina